20 OCT. 2022 BEGIRADA Prebentzio eta detekzio kanpainak, ezinbestekoak Amaia ZABALO FOKU Gaur GIBaren proba azkarraren Nazioarteko Eguna da, data aproposa gogoratzeko sexu-transmisiozko gaixotasunek azken urtean gora egin dutela, %10 hain zuzen ere. Ohikoenak, klamidia, gonorrea eta sifilisa, pandemia aurreko maila erraz gainditzen ari dira. HIESa da pandemia aurreko mailara iritsi ez den bakarra baina, hala ere, gora egiten ari da. Adituen arabera, informazio falta eta ikasitakoan atzera egin izana gakoak dira STGen kasuen igoeran. Fenomenoak berresten du prebentzio eta detekzio kanpainek ezinbestekoak izaten jarraitzen dutela.