08 JAN. 2023 Hamarnaka milaren artean, sei arrazoi U7ko mobilizazioarekin bat egiteko Urtarrilero euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde Bilbon egiten den mobilizazioak pertsonak bezainbeste sentsazio eta bizipen biltzen ditu. Hamarnaka milaren artean, manifestazioan parte hartzekoak ziren sei pertsonen ahotsak jaso zituen GARAk. LEIRE VARGAS Idazlea eta bertsolaria «Gatazkaren ondorioek egungo errealitatea baldintzatzen dute» M. T. | BILBO 21 urte ditu idazleak eta gatazka ez du zuzenean bizi. Gazte gehienek gatazkaren ondorioak «bigarren eskuko zerbait bezala» jaso dituztela aipatu zuen Vargasek, «baina gure inguruan gertatu den zerbait da eta gure egungo errealitatea baldintzatzen du», nabarmendu zuen. Hori horrela izanik, uste du gazteen artean «asko» direla presoek pairatzen dituzten «bidegabekerien» aurrean «eragiteko gogoz» daudenak. Horregatik izan zen atzo Bilbon: «Zigor bidegabe honi, zeinak oraindik ere jarraitzen duen, amaiera jar diezaioten aldarrikatzeko nahiak eta horretarako ikusten dudan beharrak bultzatzen naute manifestaziora, nahiz eta alderdi batzuk tematuta dauden sinetsarazten iraganeko kontua dela hau guztia. Herri bezala eta kolektibo bezala pairatzen jarraitzen dugu duela urteak gertatutako horren ondorioak, hein handi batean aldebakarrekoak direnak». IÑAKI BILBAO Preso ohia «Bitamina txute bat ematen dizu oztopoei aurre egiteko» M. T. | BILBO 2020ko urrian atera zen kartzelatik, 28 urte preso eman ostean. Beraz, urtarrileko manifestazio masiboak ziegatik bizi izan ditu lemoarrak. Momentu «hunkigarriak» ziren berarentzat. «Herriaren parte bat ikustea, jende multzo hori, aldarrikapen legitimo berdin baten atzean... herri horrengatik babestuta sentitzen zara eta altxatzen zaitu, bitamina txute moduko bat ematen dizu agertu daitezkeen oztopoei aurre egiteko», gogoratu zuen. Pandemia garaiko molde txikiagoetan egin ziren deialdietan izan zen Bilbao, baina aurten lehenengoz bizi izan zuen Bilboko manifestazio masiboa. Manifestazioaren aurretik «indar hori sentitzeko» gogoz agertu zen. Hala ere, nabarmendu zuen kontuan izango zituela «oraindik ziegetan dauden kideak, kartzelako bizimodu berezi horretan daudenak». «Horrek tristura puntu bat eragiten du», esan zuen. DOLORS BASSA Exconsejera del Govern (ERC) «Son presos políticos; tendrían que tener más consideración» M. T. | BILBO Rodeada de una nutrida representación catalana, Dolors Bassa ha acudido siempre a la cita anual en Bilbo, salvo en los cuatro años que pasó en la cárcel en calidad de presa política. Esperaba que este año ya «no fuera necesario» acudir a Bilbo en defensa de los derechos de los presos y presas vascas, «pero lo es -declaró a GARA-. Estos años es verdad que se han realizado muchos acercamientos, pero aún quedan presos fuera y sigue el sistema penitenciario de exclusividad que no tendría que ser. Seguiremos manifestándonos hasta que se cumplan los derechos humanos de todos». Porque para la exconsejera catalana la movilización de Sare «es un tema de derechos humanos». «Estos presos deben tener el mismo trato que cualquier preso y esto no se hace. Por otro lado, son presos políticos y, por lo tanto, tendrían que tener más consideración», sentenció. MAIDER ANSA Bertsolari eta abeslaria «Egin dezakegun gutxiena da gaur Autonomia betetzea» M. T. | BILBO Aranotik etorri zen Bilbora, peto horia jantzi eta manifestazioan bolondres gisa aritzera. Ansa, hainbat bertso jaialditan gai-jartzaile aritutakoa eta abeslari gisa ibilbidea duena -Tximeleta taldean, besteak beste- Zabalburun zegoen zintari eutsita, zenbait kiderekin batera, plaza betetzekotan zela. «Urteak daramatzagu etortzen, eta bideak aurrera egin duen arren, oraindik gelditzen da egitekoa. Uste dut egin dezakegun gutxiena dela gaur Autonomia betetzea», adierazi zuen. Atzokoa azkena izatea nahiko luke, baina bere ustez «nahi baino mantsoago» egiten ari da aurrera presoen auzian, eta, beraz, mobilizazio gehiagoren beharra aurreikusten du. Manifestazioa egiteari uzteko unea argi du zein izango den: «Ez denean gelditzen mendeku politikarik jasaten duen euskal herritarrik, denak etxean daudenean, horixe izango da eguna». AXUN LASA Víctima del GAL «‘Etxera’ no es un capricho nuestro, sino lo que dice la ley» M. T. | BILBO Axun Lasa acudió ayer a la mesa redonda del Palacio Euskalduna protagonizada por distintas víctimas y familiares. Subrayó «la importancia» de estos actos, aunque, a su juicio, algunos medios de comunicación no les dedican la atención que merecen. «Falta que los grandes medios, aquellos que tienen poder, lo publiquen para que la gente se implique. Estos actos son tan beneficiosos para toda la sociedad y todas las víctimas... queremos sentirnos cómodas en la convivencia y la mayoría de medios nos dejan a un lado», criticó. La hermana de Joxean Lasa, víctima mortal del GAL, también habló sobre el futuro de la lucha por los derechos. A las puertas del final de la política de dispersión contra los presos y presas vascas, determinó que el siguiente paso a dar es claro: «Falta ‘etxera’. Y ‘etxera’ no es un capricho nuestro, sino lo que dice la ley».