GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

II. Mundu Gerra, erakusketa ibiltarian


Hilabete luzez herrialdean barrena ibili ondoren, iritsi da Moskura Garaipenaren Trena: II. Mundu Gerra gaitzat hartuta, Errusiar Trenbideak enpresak sortu eta osatutako erakusketa ibiltaria. Belorussky geltokian dago une honetan, eta bisitariak jaso eta jaso ari da. II. Mundu Gerrako ekialdeko fronteari eskainitako «erakusketa osoena» da, sortzaileen esanetan; «ez dago honek adina eskultura dituenik. Bere erara, denboraren makina moduko bat da tren hau, 1941 eta 1945. urteen arteko bizitzaren alegoria bat. Garai hura eta gerra bera hobeto ulertzeko balio du».

Natalia KOLESNIKOVA | AFP