30 JAN. 2023 KLIK Djokovicek indarrez itxi du zirkulua Melbournen «Iaz gertatutakoaren ondoren, niretzat ez da erraza izan txapelketa hau jokatzea. Inoizko garaipen garrantzitsuena da». Horiek izan ziren Novak Djokovic serbiarraren hitzak Australiako Irekia hamargarren aldiz eta Grand Slam 22. aldiz (Rafa Nadalekin berdindu du) irabazi ostean. Finalean Stefanos Tsitsipasi 6-3, 7-6(4) eta 7-6(5) irabazi zion, iazko egoera tamalgarria (Covid-aren kontrako txertoa ez jartzeagatik deportatu zuten) eta aurten bere aitak errusiarren aldeko banderekin izandako liskarra (Serbiako bandera zela uste omen zuen) atzean utzita. Martin KEEP | AFP PHOTO