07 FéV. 2023 BEGIRADA Arrazoiz beteriko elkarretaratzeak Santurtzin Oskar MATXIN EDESA FOKU Zenbait erakunde sozial eta sindikalek bi elkarretaratze egin zituzten atzo, Santurtziko portuan, gerren eta armagintza industriaren kontra. Izan ere, atzo bertatik Ukrainara hogei tanke abiatzekoak ziren (azkenean irteera atzeratu zen). Gerrari Ez plataforma, Errusiaren erasoa eta NATOren politika «espantsionista» deitoratu, ukrainarrei eta gerraren kontra dauden errusiarrei elkartasuna adierazi, eta armak bidaltzearen kontra azaldu zen, «horrek gatazka areagotuko eta Europa Errusiaren kontrako gerrara bultzatuko» duelakoan.