GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Gerra hotz berri baterantz


Australiako Defentsa Departamentuak Txinan fabrikatutako kamerak kenduko ditu bere eraikinetatik, «guztiz seguruak» direla ziurtatzeko helburuarekin. Horixe adierazi zuen atzo, AEBetako eta Britainia Handiko gobernuek antzeko neurria hartu ostean. Ez dira erabaki tolesgabeak, ordea. Horien helburu nagusia ez da segurtasuna bermatzea, Txinatik datorren guztiaren gainean susmoa zabaltzen jarraitzea baizik. Xenofobia eta konfrontazioa elikatzeko estrategia bat da, mundua beste gerra hotz -bero bilaka daitekeena- baterantz daramana.