14 FéV. 2023 TOURREKO IRTEERA HANDIA GIROTZEN «Herri oso baten harrotasuna» erakusteko, ikurrinak lau haizeetara Datorren uztailaren 1ean Euskal Herritik abiatuko da Tourra. “Irteera Handia” legez ezagutzen da abiatze hau (Grand Dèpart, frantsesez), eta hura girotzeko asmoz, martxoaren 22tik hasita, zenbait ekitaldi antolatu dituzte. Errepide eta balkoiak ikurrinez betetzeko deia ere egin dute hiru txirrindulari ohi oso ezagunek: Eneritz Iturriagak, Marino Lejarretak eta Roberto Laisekak. Euskal zaleak ikurrinekin, Larresoron, 2018ko Tourrean. (Jagoba MANTEROLA | FOKU) GARA BILBO «Ez dago energia txute hoberik ikurrina baino. Ikurrina bizikletatik ikusi dugunok badakigu zertaz ari garen. Beraz, aurten, eta inoiz baino gehiago, ikurrina gure kaleetara ateratzea tokatzen zaigu». Roberto Laiseka txirrindulari ohiak ez zuen zalantza egin ikurrinak euskal txirrindularitzan suposatzen duena azaltzeko orduan. Modu berean mintzatu ziren Marino Lejarreta eta Eneritz Iturriaga txirrindulari ohiak ere. «Gurea da, denona da. Zaleak animatzen ditut ikurrinak ateratzera, ez bakarrik errepidera, baita gure etxeetako balkoietara ere; garena, munduko txirrindularitza zalerik onenak garela erakuts dezagun edozein lekutan», esan zuen Berrizkoak. «Sentimendu kolektibo baten sinboloa da, euskaldun guztiak ordezkatzen eta batzen dituen bakarra», irizten dio abadiñotarrak. Adierazpen hauek ez zituzten egin edonolako ekitaldian, baizik eta, Tourreko Irteera Handia -Grand Dèpart bezala ezaguna frantsesez- girotzeko asmoz, Lakuako Gobernuak antolatu dituen zenbait ekintza iragartzeko eginiko prentsaurrekoan, alajaina. Uztailaren 1ean Bilbotik abiatuko da 2023ko Tourra. Euskal Herriak aurten jasoko duen kirol ekitaldi garrantzitsuetako bat izango da. Lasterketa prestigiotsu honetako hiru etapa oso-osorik jasoko baititu eta laugarren bat ere -itzuliko bosgarrena izango dena- euskal errepideetatik igaroko da. Txirrindularitza sustatu Horrelako kirol ekitaldi bat aproposa izan daiteke txirrindularitza sustatzeko, gazteenei bizikletarekiko grina pizteko. Dena dela, Marino Lejarretak ondo esan legez, ez da gauza handirik behar euskal zaletuak errepidera ateratzeko animatze aldera: «Ziur nago zaleek erantzun egingo dutela. Beti egin dute, oso fidelak dira. Txirrindulari gisa joan garen edozein lekutara, gutako edozein, euskaldun bat zegoen lekuan ikurrin bat zegoen. Tourreko egun hauetan ez dute hutsik egingo». Dena dela, gutxika-gutxika, giroa berotzeko asmoz, lasterketa honen atarian egingo diren ekimen eta lasterketa zikloturisten berri ematen ari dira. Atzo Bilboko Azkuna Zentroan kronograma moduko bat aurkeztu zuten, Lakuako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta bozeramaile Bingen Zupiria buru zela. Martxoaren 22a izango da egun mugarria. Orduan instalatuko da Bilbon Tissot erloju klasikoa eta hurrengo egunean atzera kontaketa hasiko da. 100 egun geratuko dira hasiera handirako, Bilbo-Bilbo lehen etaparako. Bilbo, Gasteiz eta Donostiako eraikin enblematikoak horiz argiztatuko dira, ikus-entzunezko ikuskizunak izango dira Arabako hiriburuan, eta Donostiak maillot erraldoi baten estreinaldia hartuko du, besteak beste. Lasterketa zikloturistak Aurretiaz iragarri legez, ekainaren 11n Tourreko aurreneko etaparen ibilbide berbera egin ahal izango dute txirrindulari afizionatuek. Tourrean baleude bezala lehiatu ahal izango dira, alegia. «Zikloturista orok bere idoloak imitatu nahi ditu eta orain egin ahal izango dute. Euskadin zikloturista asko dago, beraz, egun bikaina izango da», gaineratu zuen orduko aurkezpenean Joseba Beloki txirrindulari ohiak. Izen-emate epea zabalik dago ekainaren 4ko gauerdira arte. Honez gain, maiatzaren 13an Donostia-Baiona-Donostia lasterketa zikloturista egingo da, eta ekainaren 24an Gasteizko Proba Zikloturista. Familia artean txirrindularitzaren zaletasuna sustatzeko xedez, Euskadi Txirrindularitza Fundazioak Bizi Tour Jaiak antolatuko ditu Donostian (maiatzaren 7an), Gasteizen (ekainaren 4an) eta Bilbon (ekainaren 25ean). Martxa herrikoi labur batzuk egingo dira, bizikleta kultura eta mugikortasun iraunkorra jai giroan sustatzeko. Eguna hurbildu ahala ekitaldien zabalkundea handiagoa izango da. Ekainaren 29an Fan Park gunea inauguratuko da Bilboko Areatzako pasealekuan. Txirrindularitzari eta Frantziako Tourrari, buruzko «parke tematikoa». Egun horretan, arratsaldez, Tourreko Taldeen Aurkezpen Ofiziala egingo da Guggenheim Museoaren alderdi zabalean. «Lasterketako protagonista nagusiak hurbiletik ikusteko aukera izango da», nabarmendu zuen Zupiriak.&indentHere; CUENTA ATR��SEl 22 de marzo se instalar�� en Bilbao el reloj cl��sico Tissot para indicar la cuenta atr��s a partir del d��a siguiente. Quedar��n entonces 100 d��as para la Gran Salida, para la etapa de... Al d��a siguiente la etapa unir�� Vitoria-Gasteiz con Donostia y el d��a 3 con Bayona. El 5 de julio la etapa hacia Paue-Lara tambi��n pasar�� por el Pa��s Vasco.