14 FéV. 2023 BEGIRADA Irekitzen hasi da gizonezkoen futboleko armairua Michal CIZEK AFP Jakub Jankto Getafeko jokalariak bideo batean homosexuala dela aditzera eman du sare sozialen bidez. Mezuan adierazi duenez, ez du bere burua gehiago ezkutatu nahi eta beste pertsona batzuk animatu nahi ditu publikoa egitera. Sare sozialetan babes mezu ugari jaso ditu, besteak beste Getafe taldearena eta utzita dagoen Spartak Pragarena, baita Osasuna, Alaves, Athletic eta Realarena ere. Gutxi dira munduan halako iragarpena egin duten futbolari gizonezkoak. Izan dadila futbolean iraultza txiki bat piztuko duen txinparta.