19 FéV. 2023 KLIK Kantu Jira, 20 urte identitatea kantatzen Bidegabekeria baten ondotik sortu zen duela hogei urte. Egun batzuk lehenago “Euskaldunon Egunkaria” itxi zuen Guardia Zibilak eta Donostia Kantuz ekimenak modu baketsu baina aldarrikatzailean kaleak hartzea proposatu zuen. Funtsa taldean elkartu eta euskal kantutegia abestea zen. Horrela jaio zen Kantu Jira; geroztik, hilero, hirugarren larunbatean, Parte Zaharreko kaleak hartzen ditu ekimenak. Kantatzeaz harago doan keinua dela aldarrikatu zuten atzo, urteurrena ospatzeko edizio berezian. «Identitate kolektibo bat ere jorratzen dugu». Gotozon ARANBURU | FOKU