22 FéV. 2023 KLIK Harrapatu dute Miel Otxin Lantzen Lantz herrian hausterre-egunaren bezpera izaten da inauterietako egun berezienetakoa. Ez dakite seguru noiztik, baina uste dute Erdi Aroan hasi zela festa hau ospatzen; frankismoak debekatu egin bazuen ere, berreskuratu egin zuten herritarrek. Miel Otxin lapur handia harrapatzea izaten dute inauterietan helburu, eta atzo ere lortu zuten, Ziripoten, Zaldikoren, Arotzen eta txatxoen laguntzarekin. Tiroz hil eta plazan erre zuten, pentsamendu txar eta ezbeharrekin batera. Plazan zortzikoa dantzatuz amaitu zuten eguna herritarrek. Iñigo URIZ | FOKU