GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Lurrikaratik salbatutako katuen zaindaria


Mohammad Alaa al-Jaleel du izena eta duela urte batzuk ezagun egin zen Siriako gerran kalean topatzen zituen katuak, bonbardaketen ondorioz etxerik eta zaindaririk gabe geratutakoak, berean hartu eta babesteagatik. Orain bere aurpegiak berriz ere hedabideetako tituluetara jauzi egin du, Turkia, Siria eta Kurdistan zartatu berri dituen lurrikarak “umezurtz” eta noraezean utzi dituen katuak etxeratzeari ekin diolako. Argazkian ikus daitekeenez, dozenaka jaso ditu dagoeneko A-Baben (Alepoko probintzian) eratu duen aterpetxean.

Rami AL SAYED | AFP