04 MAR. 2023 BEGIRADA Irakasle postu bat defendatzeko okupazioa Patxi BELTZAIZ Badira aste batzuk zurrumurrua zabaltzen ari zela Luhusoko herriko eskola ttipi eta elebidunean. Berria joan den otsailaren 27an baieztatu zen, eskola kontseiluaren bilkuran. Heldu den ikasturtean frantsesezko irakasle postu erdia desagertuko da. Hori dela eta, ikasleen gurasoek eta hautetsiek eskola okupatzea erabaki dute. Atzo goizeko zortzietan sartu ziren eskolan. Gurasoek azaldu zutenez, lanpostu hori kentzeak «maila desberdineko klaseak sortuko ditu eta horrek ez die seme-alabei behar bezala ikastea ahalbidetuko».