GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Etxegabetzeak: ardura instituzioena da


Lege-dekretu batek behartuta, Promontoria Coliseum Real higiezinetako inbertsio-funtsak 80 urteko Miguel Angel Medrano irundarrari uztail amaierara arte luzatu dio alokairua. Putre funtsaren erabakiak etxegabetze mehatxua zertxobait atzeratu du, baina ez indargabetu. Kaleratzeak Stop-en esanetan, funtsaren helburua Medrano «bere etxetik botatzea» da. Pertsona zaurgarrien etxegabetzeak debekatuta egon beharko lirateke eta maila guztietako instituzioen ardura da neurri zorrotzak hartuz halakoak geldiaraztea.