13 MAR. 2023 BEGIRADA Ausarta izan, pentsatzen dena esan: Gary Lineker Ben STANSALL AFP Futbolari ohi eta BBCko aurkezleak pentsatzen duena esan du: errefuxiatuak deportatzen dituen toryen gobernuaren politika nazkagarria dela, migranteen «inbasioaz» hitz egiteak deshumanizatu egiten dituela, nahiz eta ez duen erabili analogia egokia -«naziek juduak deshumanizatu zituzten bezala»-. BBCk, kazetariek sare sozialetan zer esan dezaketen eta zer ez erabakitzen duen bitartean, zigortu egin du. Distrakzioa da, errefuxiatuen dramaz hitz egin ez dadin. Baina oker dabiltza. Futbolzaleen maitasun osoa jaso du.