17 MAR. 2023 BEGIRADA Bizitza batekin amets egiten Marisol RAMIREZ FOKU UNRWA Euskadik “Ahlam. Bizitza batekin amestuz” komikiaren erakusketa antolatu du Muskizen martxoaren 6tik 30era eta, honekin batera, atzo aurkezpena egin zuten. Komikiak Libanon errefuxiatuta dauden emakume palestinarren egunerokotasunean oinarritutako istorioak kontatzen ditu, UNRWAren langile taldeak jasotakoak. Emakume palestinarrek beren komunitateen euskarri izaten jarraitu dute Siriako gerrak, pandemiak, krisi ekonomiko larriak eta 2020ko abuztuaren 4an Beiruteko portuan izandako eztandak marraztutako testuinguruan.