GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Betiko mendeku gosea, orain 3. graduen kontra


Ehunka pertsona bildu ziren atzo Donostian eta Errenterian, Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte berriz espetxera eraman dituen gradu erregresioa salatzeko. Euskal presoek lortutako 3. graduen aurkako erasoaldia orokorra da eta aipatutako bi kasuetan aldagai larriak daude. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Atristainen aurkako kondena bidegabea izan zela agindu zuen, baina Estatuak epai hari eutsi eta bigarren aldiz ezerezean utzi dio 3. gradua. Inziartek, bestetik, 68 urte ditu eta 14 urte egin ditu preso jada. Duela gutxi, gainera, iktus bat izan zuen.