GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

«Non dago Frantziako demokrazia?»


Erretiro-adina bi urte atzeratzen duen pentsio-erreforma dekretuz ezarri izanak mobilizazio masiboak eragin ditu Estatu frantsesean. Protestek herrialde horretako mugak ere gainditu dituzte: Herbehereetara egindako bisita osoan zehar jazarri dute Emmanuel Macron presidentea. Hagako Amare antzokian hartutako goiko irudian bi gazte agertzen dira «Indarkeriaren eta hipokrisiaren presidentea» dioen pankarta zabaltzen, bertaratuek «Non dago Frantziako demokrazia?» oihukatzen zuten bitartean.