25 AVR. 2023 BEGIRADA Borboia, beti Borboiko Pablo GONZÁLEZ EUROPA PRESS Hamarkadetan estatuburu ukiezina izan denak Abu Dhabiko urrezko erretiroa utzi egin du denboraldi baterako. Londresera joan zen Chelsea eta Real Madril futbol taldeen arteko partida ikustera, handik Sanxenxora (Galizia) abiatu zen bela estropada batzuetan parte hartzera eta, igandean, Gasteizera hurbildu zen hortz klinika pribatu batean azterketa egitera. Dena, 50 milioi balio duen jet pribatu batean eta erabateko opakutasunean. Nork ordaintzen du Juan Carlos Borboikoaren bizimodu maila?