29 AVR. 2023 KLIK ‘Peroroca’,ibaiko olatuetan surf eginez «Burrunba handia» esan nahi du «peroroca» hitzak, tupi-guarani hizkuntzan. Amazoniako Orinoko ibaian sortzen den fenomeno naturalari egiten dio erreferentzia: ibaia zeharkatzen duen olatu zaratatsu moduko bat da. Kolore marroia izaten du eta ondoz ondoko olatuak dozenaka kilometro sartzen dira ibaian gora; herritarrek ibaian surf egiteko aprobetxatzen dute gutxitan gertatzen den aukera. Izan ere, horrelako olatuak sortzeko, lurrak, ilargiak eta eguzkiak lerrokatuta egon behar dute. Urrutira jo gabe, Urumea ibaian ere ikus daitezke olatuak tarteka.