GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Mendia udaberriz jantzi dute euriteek


Irudi lezake norbaitek pintzel fina hartu eta pazientziaz nahiz mimoz ekin diola Llano Carrizo parke naturaleko Temblor mendikateko muinoak (Kalifornian, AEBetan) margotzeari: zertzelada laranja bat han, hori bizi-bizi bat sakabanatuta eta purpura koloreko gainjantzi leun bat. Alta, euri gardenari eta lurraren egarriari dagokie Kaliforniako mendikate honi kolorea eman izanaren meritua. Urteak iraun duen lehorte gogorraren ondoren, joan den neguko euri bortitzek basa-loreak berpiztu eta leherrarazi dituzte, mendia udaberriz jantziz.