GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Donostiako Norteko geltokia, akabo!


1864ko abuztuan irekitako Donostiako tren geltokia, Norteko geltoki izenez ezaguna, historiaren parte da dagoeneko. Haren arrastorik ez da geratzen. Obra-hondakina da orain. Abiadura handiko trenari eta hura hartzeko moduko geltoki berriari bide emateko lanak aspalditxo hasi ziren, eta azken sasoian markesina eta trenbideak erretiratu zituzten, aurrena, eta geltokia bera eraitsi dute osorik, orain. “Brandenburgoko Atea” izenez ezagutzen den zatia bakarrik utzi dute zutik. Ondarearen babeserako elkarteek harridura eta haserrea adierazi dituzte.