06 MAI 2023 BEGIRADA Garbitzaileen borroka eta langileen elkartasuna LAB SINDIKATUA Osakidetzako garbiketako langileek, beste sektore batzuetako langileek lagunduta, Bilboko sarrerak moztu zituzten atzo, Osakidetzako langileekin homologatu ditzatela exijitzeko. Bost urte daramatzate hitzarmenik gabe eta, homologazioa negoziatzea erraza izango zela uste bazuten ere, grebara jotzea beste biderik ez dute ikusi, LABek adierazi zuenez patronalak eta Osakidetzak homologazio printzipioa haustea erabaki zutelako. Eskubideak borrokaren bidez lortzen dira eta sektore ezberdinetako langileen arteko elkartasun aktiboa guztiz txalotzekoa da.