15 MAI 2023 BEGIRADA Ahanztura onkologikoa posible izango da Saul LOEB AFP Gobernu espainolak lege dekretu bati aldaketa bat egingo dio minbizia gainditu duten pertsonek bermatuta izan dezaten ahanztura onkologikorako eskubidea. Produktuak edo zerbitzuak kontratatzean aurrekari onkologikoak izateagatik pertsonak baztertu edo diskriminatzen dituzten klausulak deuseztatzea da helburu nagusia, eta ekainetik aurrera izango da posible. Horrela, minbizia gainditu duten pertsonek aseguruak eta hipotekak kontratatzean ez dituzte garestiago ordaindu beharko.