15 MAI 2023 KLIK Peleren argiak gidatutako futbol-zelaia Hazem BADER AFP «Irabaztea zailagoa denean, are handiagoa da poza». Edson Arantes do Nascimento “Pele” futbolari handiaren esaldi famatua eredu hartu dute Palestinan, brasildarraren izena eman dioten zelaian, Betleemetik bost kilometrora. Jibril Rajoub Kirol eta Gazteria ministroaren ekimena izan da, Pele hil zenetik buruan zerabilena. Atzo egin zuten irekiera ekitaldia, Palestina eta Jordaniaren arteko lagunarteko partidarekin. Zailtasunen aurrean futbolean aurkitu nahi dute argitasuna palestinarrek, eta kasu honetan Peleren argiak gidatuko ditu.