GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

«Bizikleta gaineko bizitzen» aldarria


«Bizikleta gainean ez dabil txirrindulari soil bat, baizik eta bizitza bat». Asteburu honetan biluzik atera dira txirrindulariak Jaliscoko (Mexiko) kaleetara, martxa honen 16. edizioan. “World Naked Bike Ride” ekimena 2006. urtean hasi zen, eta txirrindulariek errepidean sumatzen duten zaurgarritasuna deitoratzea da ekimenaren asmo nagusia. Haatik, biluzik ateratzen dira, istripuetan ohiko aitzakia izaten den «ez nuen ikusi» arrazoia balio gabe uzteko. Bizikleta «askatasunaren» sinbolo harturik, zirkulazio segurua eta auto, oinezko eta txirrindularien arteko errespetua aldarrikatu dute. Ulises RUIZ | AFP