10 SEPT. 2023 KLIK Platonen haitzuloa, Parisko Opera janzteko Dimitar DILKOFF AFP Parisko Garnier Operaren eraikinean berritze lanak egiten ari dira eta, hori dela-eta, aldamioa estali eta fatxada nolabait dotoretzeko ardura eman zioten bertako arduradunek JR izenez ezaguna den artista frantsesari. Aste honetan jarri dio «antzi» berria: Platonen haitzuloaren alegoria erakusten duen oihal erraldoia. Opera bera eta Platonen irakaspenak «ezagutza eta transmisio» iturri direla azaldu nahi izan du modu horretara JRk. Eta oihalaren atzealdean ezkutatzen diren aldamioari eta lanei ere egin nahi izan die keinu, haietara iristeko pasabide modura.