19 OCT. 2023 KLIK Arte modernoak hitzordua du Parisen Dimitar DILKOFF AFP Paris+ par Art Basel arte modernoaren nazioarteko azokak bihar zabalduko ditu ateak ofizialki. Bigarren edizioa du izen horrekin -lehen FIAC zen- eta Grand Palais Ephemere izango du agertoki nagusi... baina ez bakarra. Izan ere, bertan atondutako galeriez gain, hiriko beste sei gune ikonikotan banatuko dituzte erakusketak, instalazioak, hitzaldiak eta eztabaidak. Igandera arte izango da artearen munduko hitzordu garrantzitsu hau. Argazkian, Magers Galerian bisitatu ahal izango den Barbara Kruger estatubatuarraren “Sorry Not Sorry” izeneko lana.