19 OCT. 2023 Hil egin da Erandion lanean zauritutako 32 urteko langilea Hilaren 9an lanean ari zela Erandion zauritutako 32 urteko langilea hil zen atzo. Reformas Maver enpresako behargina lau metroko altueratik erori zen amiantozko egitura bat eraisten ari zela. Aurten Euskal Herrian lan istripuan 45 pertsona hil dira dagoeneko. Barakaldoko mobilizazio baten artxiboko irudia. (Aritz LOIOLA | FOKU) GARA BILBO Hil egin da joan den asteko astelehenean Erandion lanean zauritutako 32 urteko langilea, LAB sindikatuak atzo jakitera eman zuenez. Reformas Maver enpresako langilea amiantozko egitura bat eraisten ari zela lau metroko altueratik erori zen. Sindikatuak esan zuenez, aurten lan istripuan hildako 45. langilea da. LABek azaldu zuenez, «langileak ez zuen babeserako lotura sistemarik». Halaber, azpimarratu zuten «bereziki deigarria» dela amiantoa kentzeko prozedura batean horrelako istripu bat gertatzea, «prebentzio neurriak eta enpresariaren partetik ezarritako kontrola muturrekoa izan beharko liratekeenean». Hori dela eta, sindikatuak uste du ez dutela araudia bete: «Egun, prozesu arriskutsuenetan, araudirik zorrotzenak izanik ere, prebentzio araudia ez da betetzen patronalak bitartekoak ipintzen ez dituelako». Izan ere, LABek gogoratu zuen iaz 11 langile hil zirela altueraren batetik erorita, eta aurten beste lau. Sindikatuak «onartezintzat» jo zituen horren maiz gertatzen den lan istripu mota bat izanda «beharrezko bitartekoak ez jartzea» eta Lan Ikuskaritzari, Osalani eta gobernuei leporatu zien kontrol falta. ARRANTZALE BAT HIL DA LANEAN 32 urteko langileaz gain, beste langile bat zendu da lanean zela, hori heriotza ez-traumatikoa izan bada ere. Arrantzale bat hil zen herenegun Pasaiako itsas eremuan, arazo kardiobaskularren ondorioz. LABe sindikatuak lan-karga eta estres maila altuekin lotu zituen era horretako heriotzak. PREVENCI��NLAB explic�� ayer que ��parece que en el momento de la ca��da el trabajador no ten��a un sistema de uniones de protecci��n��. El sindicato vincula la muerte a la falta de...