22 OCT. 2023 KLIK Gasteiz, 100 urte baino gehiagoko autogestioa Endika PORTILLO FOKU Gasteizko Gaztetxeak, Hala Bedi Irratiak, Errekaleor auzo libreak, Auzolana Pilotalekuak eta Judimendiko Sumendi guneak ‘100 urte, bakarrik ezin da!’ jardunaldia ospatu zuten atzo, bost eragileen artean aurten ehun urte baino betetzen dituztela ospatzeko. Egun osoko planteamendua izan zen dinamika hau eta eskaintza zabal eta askotarikoa antolatu zuten. Goizean Gasteizko Alde Zaharra hartu zuten eta, horren ostean, Gaztetxetik ‘mani-kalejira’-ri ekin zioten Errekaleor auzoraino, non artista zerrenda luze batekin luzatu zituzten arratsaldea eta gaua.