26 DéC. 2023 KLIK Messiren irudi itzel bat, Buenos Airesen Juan MABROMATA AFP Buenos Aires Hiri Autonomoan, Lionel Messiren omenezko itzelezko horma irudia osatu berri du Martin Ron margolariak. Qatar 2022 Munduko Kopako garaipenaren urtemugaren testuinguruan -hilaren 18an bete zen-, Argentinako selekzioari Mexikoren aurrean garaipena eman zion ezkerkadaz sartutako kapitainaren gola ospatzeko keinua aukeratu du balentriaren sinbolo gisa. Gol hark oso esanahi berezia du, Argentina kanporatua ez izateko balio izan baitzuen, jarraitzaileak zutunik jarriz. Ondorengoa, historia da jada.