11 JAN. 2024 KLIK 1977tik itsasoko haizea orrazten Jon URBE FOKU Denborale betean jaio zen Eduardo Chillida. Ilusioz kontatzen zuen ekaitz handi baten erdian iritsi zela, eta egun hartan hainbat ontzi hondoratu zirela badian. Donostiar sortzailearen mendeurrena ere ekaitz giroan etorri da. Chillidaren ametsa izan zen hain kuttuna zuen txokoan altzairuzko hiru eskulturaz osatutako obra jartzea. Bere oinordekoak -8 seme-alaba eta 27 biloba ditu- hantxe bildu ziren atzo, artista jaio zenetik ehun urte bete ziren egunean. Harro erakusten du bere haserrea Kantauri itsasoak tarteka, eta haizea orrazten jarraitzen dute eskulturek, 1977tik egin duten moduan.