17 JAN. 2024 Akordio faltan, beste hamar greba egun itunpeko eskoletan Gaurtik aurrera beste hamar greba egun egingo dituzte EAEko itunpeko ikastetxeetan. 9.000 langile deitu dituzte sindikatuek. Patronalekin bildu dira berriz, baina ez dute adostasunik lortu. Kristau Eskolako eta IZEAko ikastetxeen greba, abenduaren 11n, Bilbon. (Aritz LOIOLA | FOKU) GARA BILBO Hamar greba egun gehiago egingo dituzte EAEko itunpeko ikastetxeek, gaur bertan hasita. Sindikatuak eta Kristau Eskola eta Aice-Izea patronalak azken ordura arte saiatu dira negoziazioan aurrera egiten eta hitzarmena berritzeko adostasunetara iristen; ez da bien jarrerak hurbiltzeko modurik izan, ordea. Mobilizazioei eutsiko diete, hortaz, ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGTk. Urtarrilaren 17, 18, 23, 24 eta 25erako eta otsailaren 6, 7, 8, 19 eta 20rako finkatu dituzte greba egunak. Orotara, 9.000 langile deituta daude beren lana uztera, eta horrek 130.000 ikasleri eragingo die. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako itunpeko hezkuntzan dabiltzanak dira, ikastolak salbu, hauek hitzarmen propioa baitute. AZKEN BILERA Atzo Bilboko Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzan bildu ziren bi patronalak eta sindikatuak, 9.30etik aurrera. Ondoren, adierazpenak egin zituzten bi aldeetako ordezkariek. Sindikatuetatik hasita, ELAko Miren Zubizarretak esan zuen «gauza oso gutxi» aldatu dituztela patronalek beren proposamen berrian, eta oroitu zuen sindikatuek erosahalmena berreskuratzea galdegiten dutela. Baieztatu zuenez, «ez da hori bermatzen». Zehazki, hitzarmenak irauten duen bitartean, KPIa ziurtatzea eskatzen dute, baina mahai gainean jartzen ari diren planteamenduak helburu horretatik «oso urruti» daude. Azaldu zuen momentuz ez dutela bilera berririk deitu, baina sindikatuak prest daude behar den guztietan elkartzeko, «gakoak diren gauzei buruz» aritzeko betiere. CCOOeko Jose Antonio Gonzalez bat etorri zen patronalen proposamenak «ekarpen gutxi» egiten dituela esatean. Bere ustez, «oinarrizko eta lehentasunezko puntuak falta» ditu. Steilaseko Iñaki Balmasedak berretsi zuen patronalek ez dietela erantzuten beren beharrei. LABek jakinarazi zuen ikastoletako mahaian lan hitzarmen berria erdiesteko aurreakordioa sinatu zutela, eta Gizarte Ekimeneko mahaira antzeko edukiak ekartzeko galdegin zuten. KRISTAU ESKOLA, «ARDURA» ESKATUZ Bestalde, Kristau Eskolak «arduraz» jokatzeko galdegin zien sindikatuei, esan zuenez, «eskatzen eta eskatzen segitzea ez baita arduratsua». Maria Eugenia Iparragirre zuzendariak «penaz» adierazi zuen adosteko «aukera bat» galdu dela, eta errepikatu zuen asko -«dozenaka milioi euro»- hobetu dituztela proposamenak. Kristau Eskolak deitutako hirugarren batzarra egin zuten atzo, Iparragirrek zehaztu zuenez. Bere esanetan, joan den urtarrilaren 10ean proposamen «berri eta hobe» bat ekarri zuten, baina sindikatuei ez zitzaien aski iruditu. Berriz hobetzeko eta biltzeko eskatu zieten eta ostiraleko bigarren bileran are planteamendu hobeak aurkeztu zituen patronalak, zuzendariaren hitzetan. «Diru kantitate handiez hitz egiten ari gara, baita konpromiso handiaz ere», nabarmendu zuen. Erantsi zuen bilera hauek egin bitartean sindikatuek ez dituztela «une batean ere» mobilizazioak baztertu eta giro horretan aritu direla negoziatu nahian. «Gure konpromisoa eta ardura akordio bat lortzea da», berretsi zuen Iparragirrek. Bere iritziz, ez da «erreala» sindikatuen etengabeko eskaera hori, «dena ez da posible». EN...Las patronales EHI y EIB aportaron a la mesa negociadora de... los contenidos del acuerdo firmado por LAB en junio, as�� como la propuesta que garantiza el poder adquisitivo, los contenidos de mantenimiento del empleo, las medidas relacionadas con las cargas de trabajo y las licencias y permisos adicionales. LAB acudir�� a la huelga porque cree que es posible conseguir lo mismo en la iniciativa social.