04 FéV. 2024 KLIK Gozoa eta goxoa, San Blas eguneko merkatuan Jaizki FONTANEDA FOKU Kordoi bedeinkatuak, nekazaritzako makinak, artisautza produktuak, abereak, frutak eta barazkiak ere bai, baina San Blas eguneko merkatuetan gozoa izaten da protagonista behinena: erroskillak, sanblas opilak edo txantxigorri opilak. Atzokoan, goxoa ere bai: jende andana agertu zen Abadiñora eguzkiak eta tenperatura goxoak erakarrita, goxoegi agian ohiz kanpokoa den denboraldirako. Iruñean ere atzo urteroko merkatua topatu zuten herritarrek, eta, San Blas egunaren karietara, Duguna Iruñeko dantza taldeak sokadantza egin zuen Sarasate pasealekuan.