16 FéV. 2024 Lan istripuz 32 urteko altsasuar bat hil da Olatzagutiko porlan fabrikan Olatzagutiko zementu fabrikan beharrean ziharduen langile bat hil zen atzo lan istripuz. Foruzaingoaren arabera, zanpatze baten ondorioz gertatu zen istripua. Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian hildako 14. langilea da; aste honetan hildako bigarren behargina. Olatzagutiko Cementos Porland enpresa. (Iñigo URIZ | FOKU) GARA OLATZAGUTIA Olatzagutiko zementu fabrikan lanean ari zen 32 urteko behargin bat, Altsasuko bizilaguna, lan istripuz hil zen, Foruzaingoak berri eman zuenez. Urtea hasi zenetik hildako 14. langilea da Euskal Herrian. SOS Nafarroak 13.47an jaso zuen gertatutakoaren abisua. Foruzaingoak esan zuenez, istripua zanpatze baten ondorioz gertatu zen, zantzu guztien arabera. Altsasuko Foruzaingoaren Herritarren Segurtasunerako patruila bat bertaratu zen lantokira. Polizia judiziala arduratuko da istripuaren arrazoiak eta dinamika ikertzeaz. 2022ko irailean, duela urtebete eta erdi pasatxo, hil zen beste behargin bat enpresa berean; 55 urteko langilea Olatzagutiko Cementos Porland enpresako instalazioetan orga jasotzaile batek harrapatuta hil zen. ERANTZUNA, GAUR Laneko heriotza honen aurrean, LAB, CGT/LKN, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzera deitu dute gaur arratsalderako; Altsasuko Iortia plazan egingo da 19.00etan. CCOO sindikatuak, ohar baten bidez, istripua gaitzetsi zuen, ikerketa sakon bat eskatuz. Nafarroan aurten hil den bigarren behargina da Olatzagutian zendutakoa. Zenbaki hauek gutxitzea nafar Gobernuarentzat «lehentasuna» izan behar lukeela adierazi zuen, eta «prebentzioan» inbertitzeko beharra lehenetsi. Zentzu berean, UGTk «langile guztiak prestatzea eta informatzea» beharrezkoa dela nabarmendu zuen. Era berean, sindikatuak gogorarazi zuen erorikoak eta zapalketak direla lan istripu hilgarrien lehen arrazoietako bat. ACCIDENTES DE TRABAJOEn el ��ltimo a��o han fallecido en Navarra doce trabajadores, frente a los 150 de los ��ltimos diez a��os.