20 FéV. 2024 Laboral Kutxak 222 milioi irabazi ditu 2023an, %48 gehiago GARA BILBO Zergak ordaindu ondoren, Laboral Kutxak 222,7 milioiko irabazi bateratuarekin itxi du 2023a -kooperatibaren gizarte-ekintzako funtsak bideratu aurretik-, aurreko urtean baino %47,99 gehiago. Horrek, aldi berean, baliabide propioen gaineko errentagarritasuna (ROE) %10,78ra igo du. Laboral Kutxak azpimarratu du aurten ere bere merkatuko erakunderik kaudimendunena izaten jarraitzen duela, %23,85eko CET1 kapital ratioarekin. Bestalde, hipoteka maileguen bolumen formalizatua %37,4 handitu da, eta enpresetara bideratutako maileguena, %6,8. Emaitza horiek bere posizio «sendoa» berresten dutela nabarmendu dute. Epe finkoko gordailuen bolumena %130 hazi da; inbertsio funtsen ondarea, berriz, %35,73, eta aurreikuspen erakundeena eta pentsio planena, %9,10.