29 FéV. 2024 Gipuzkoarren %6 pobrezia larrian dauden arren, egoera hobetu dela dio Aldundiak Gipuzkoako pobreziari buruzko inkestaren emaitzak eman zituen atzo Foru Aldundiak. «Bilakaera oso positiboa» izan da. Hobekuntza hori ez da pobrezia larrian dauden lagunengana heldu, ordea. Maite Peña diputatua eta Joseba Zalakain ikerketa zentroko zuzendaria, atzo. (GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA) GARA DONOSTIA Gipuzkoako pobreziari eta gizarte bazterkeriari buruz Foru Aldundiak eta SIIS ikerketa zentroak egin duten laugarren inkestan aztertutako adierazle nagusiek egoera hobetu dela erakusten dute. «Gero eta desberdintasun gutxiago dituen lurraldea gara», azpimarratu zuen atzoko aurkezpenean Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak. Hala ere, erantsi zuenez, susperraldi ekonomikoa ez da iristen zailtasun handienak dituzten sektoreetara, eta pobrezia-egoerak kronifikatzeko arriskua dago. Izan ere, 42.200 gipuzkoar, biztanleriaren %5,9, pobrezia larrian daude oraindik, hilean 666 euro baino gutxiagorekin biziraunez. Beste 102.300 pertsona, gipuzkoarren %14,4, pobrezia-arriskuan daude, 1.000 euro edo gutxiago jasotzen baitituzte hilabetean. Peñak baloratu zuenez, ehuneko hori bi puntu jaitsi da 2018an aurreko inkesta egin zutenetik. Biztanleen %85,6 «ongizate-egoeran daude»; zifrarik handiena da 2012ko lehen galdeketatik. GINI INDIZEA: 23 PUNTU Errenta-desberdintasuna neurtzen duen indizea, Gini izenekoa, 23 puntukoa da; lau puntu jaitsi da 2008tik. «Munduan desberdintasun gutxien duten lurraldeen artean kokatzen gaitu datu horrek», nabarmendu zuen Peñak. Biztanleen %60 «erabateko integrazio-egoeran» daude; %24,9 «egoera eskasean»; %6,4 «bazterkeria egoera moderatuan»; eta %9,7 «bazterkeria egoera larrian». Joseba Zalakain SIIS ikerketa zentroko zuzendariak esplikatu zuenez, 1.500 etxetan egin dute inkesta. Esan zuenez, emaitza nagusia pobreziaren eta desberdintasunaren murrizketa da. Ia adierazle subjektibo guztiak hobetu dira, hala nola hilabetearen amaierara iristeko gaitasuna. Hala ere, beren burua pobretzat dutenen ehunekoa pixka bat igo da, «inflazioaren ondorioz ziurrenik». FACTORES DE RIESGOLa edad, el trabajo y el... siguen siendo un factor clave en cuanto al riesgo de pobreza se refiere. Entre la poblaci��n ��pobre�� tienen mayor peso la infancia, la juventud, las personas reci��n llegadas y las mujeres, as�� como las personas con menor nivel educativo y de empleo, y las que tienen menor conocimiento y uso del euskera.