26 MAR. 2024 Debagoienak du EAEn enpresa berritzaileen ehuneko altuena, %42 Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskualde guztien artean, Debagoienak du enpresa berritzaileen portzentaje altuena, %42tik gorakoa, Eustaten datuen arabera. Hiru lurralde hauen arteko batez bestekoa %35ean kokatzen da. Industria adimendunari buruzko topaketa, iaz. (Gorka RUBIO | FOKU) GARA DONOSTIA EAEko enpresen %35,4k ditu berrikuntzako 10 langile edo gehiago, eta Debagoiena eskualdeak du halako lantokien ehuneko handiena, (%42,1) Eustatek argitaratutako datuen arabera. Honen atzetik, batez besteko ehunekoa gainditzen duten eskualde gehienak Gipuzkoan daude: Debabarrena (%39,7), Goierri (%38,9), Urola Kosta (%36,9), Tolosaldea (%36,7) eta Donostialdea (%36,2). Bizkaian soilik Bilbo Handiak (%35,6) gainditzen du batez besteko ehunekoa, eta Plentzia-Mungia eta Durangaldeak (%35,4) berdindu. Lurralde bakoitzean enpresa berritzaileen portzentaje gutxiena duten eskualdeak dira, aldiz, Arabar Errioxa (Araban, %29,5), Enkarterri (Bizkaian, %32) eta Bidasoa Behea (Gipuzkoan, %34,6). Hiriburuez den bezainbatean, Donostiako enpresen %37k du berrikuntzako 10 langile edo gehiago, Bilbon %35,7k eta Gasteizen %32,1ek. GASTUA Enpresek berrikuntzari eskaintzen dioten gastuari erreparatuz gero, hamar langile edo gehiago dituztenen artean, kopuru altuenak hiriburuak barne dituzten eskualdeetan aurki daitezke. Hala gertatzen da Araban eta Bizkaian: soilik Lautadan eta Bilbo Handian lurralde osoko gastu absolutuaren %90,8 eta %85,2 kontzentratzen da. Gipuzkoan sakabanatuago daude berrikuntzako enpresak: gastu osoaren erdia (%49,9) hartzen du Donostialdeak. Araban, 444,9 milioi euroko gastu absolutuarekin, 403,0 Lautadakoak dira; Bizkaian, 1.474,4 milioiko gastuarekin, 1.255,7 Bilbo Handikoak dira. CAPITALESVitoria-Gasteiz gasta 399,4 millones de euros en innovaci��n, San Sebasti��n 38millones de euros y M��xico 343,2 millones de euros. Las capitales representan, respectivamente, el 89,8%, el 40,4% y el 23,2% del gasto en cada territorio.