GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Amerika itzalpean utzi duen eklipsea


Lurraren eta Eguzkiaren artean jarri zen atzo Ilargia, 310 minutuz, eta erabateko eklipsea eragin zuen Ameriketako hainbat eta hainbat puntutan, hego-mendebaldetik hego-ekialdera: Mexikoko Mazatlan-etik Kanadako ekialdeko kostaraino, AEBetatik igarota. Zerua erabat ilundu zuen ikuskizuna izan zen -goizetik eguerdira arte luzatu zena, Euskal Herrian ilunabarra zela-, tenperaturari eragiteraino (beheranzko joeran). Ikusmin itzela sortu zuen eklipseak kontinentean, eta NASAk zuzeneko emankizuna ere egin zuen bere web orrialdean.