10 MAI 2024 KLIK Ehundik gora ontzi Pasaiako bokalean Andoni CANELLADA FOKU Dozenaka ontzik modu ikusgarrian zeharkatu zuten atzo Pasaiako bokalea. Ekitaldi berezi honekin eman zioten hasiera Pasaia Itsas Festibalari. Ondare-balioa duen itsasontziaren aldeko aldarria da jaialdia. Ontziak bertatik bertara ezagutzeko aukerak pizten du bisitarien arreta gehien. Ez da eskaintza bakarra. Gastronomia eta musika ardatz hartuta, hainbat ekimenez osatutako egitarau zabala prestatu da aurtengo ere. Denera lau eguneko festa, galzorian dagoen altxor immaterialari merezi duen balioa emateko.