19 MAI 2024 KLIK EKHEren batzarra, 25. urteurrenean Monika DEL VALLE FOKU Urtero bezala, Euskalduna Jauregian, Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartearen (EKHE) batzar nagusia egin zen atzo. Bertan, iazko kontuak onartu ziren eta Kontseiluko kideak beren karguan berretsi ziren, aho batez. Horrekin batera, egin diren inbertsioen azalpena egin zen, dauden proiektu eta berrikuntzen berri eman zen eta prentsaren sektorearen egoerari buruzko hausnarketa egin zen [ikusi gaurko editoriala]. GARAk 25 urte bete dituenean, Artefaktuaren balorazioa egin zen eta etorkizunean taldeak dituen erronkak aurreikusi ziren.