09 JUIN 2024 KLIK Gitarra elektrikoaren distira, museo batean EUROPA PRESS Bartzelonan gitarra elektrikoari buruzko Europako lehenengo museoak ateak zabaldu ditu. Guitar Legends Hall izena du eta “altxor” preziatuak biltzen dituzte haren hormek: Jimmy Page (Led Zeppelin), George Harrison (The Beatles), Carlos Santana, Gary Moore, Paul Stanley (Kiss), Kirk Hammett (Metallica), B. B. King, Angus Young (AC/DC), Eric Clapton, Eddie Van Halen eta beste hainbat izar handiren lanabesak izandakoak (edo erreplika txundigarriak). Guztira, 50 gitarratik gora. Argazkian, Juan Jose Castellanos, museoaren sustatzailea, aretoetako batean.