19 JUIN 2024 KLIK Topa hori, Mikel Laboaren omenez J. MANTEROLA FOKU Lanerako zein festarako, aitzakia gutxi behar dute Zabaleta anaiek. Baita gauza bereziak egiteko ere. Atzo Aratz Jatetxearen 35. urteurrena ospatu zuten, lagunekin. Urteotan han jan dute eta ospakizunak egin dituzte hainbat musikari, idazle, bertsolari, kirolari, zientzialari, politikari eta era guztietako artistek. Horien artetik Mikel Laboa hautatu dute, eta Iñigo Urdalletak egindako irudi bat oinarri hartuta jatetxeko edalontziak serigrafiatu dituzte. Laboa omentzeaz gain, euskal sortzaileekin izandako harremana eskertu nahi izan dute horrela.