30 JUIL. 2024 BEGIRADA «Istripu» hauek ezin dira zigorrik gabe geratu JAM STA ROSA AFP Filipinetako kostazainak etengabe lanean dihardute, joan den ostegunean Manilako badian hondoratu zen petrolio-ontzia zigilatzeko. “Terra Nova” itsasontzia denboralearen ondorioz urperatu zen. Orain helburua ontziak garraiatzen zituen 1.400 tona erregai itsasora ez isurtzea da. Filipinen historiako isurketarik handiena izan daiteke. «Istripu» hauek ekidin daitezke, baldin eta arduradunentzat debalde ez baldin badira.