26 NOV. 2024 A25, INDARKERIA MATXISTAREN AURKA Hilketa bat 10 minutuz behin, bikotekide edo senideen eskutik Manifestari bat, «kolera» dioen pankarta bati eusten, indarkeria matxista gaitzesteko manifestazioan, atzo Bordelen. (Thibaud MORITZ | AFP) GARA GENEVA Emakume bat hiltzen dute hamar minutuan behin gizonezko bikotekide edo familiako kideek. Zifra horrekin laburbildu zuen atzo Nazio Batuen Erakundeak (NBE) indarkeria matxistaren larritasuna, arazoa emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean dagoela gogorarazten duen txosten batean, non hilketa matxisten tasak jaitsi gabe jarraitzen duela ohartarazten duen. Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira argitaratutako 2023ko feminizidioei buruzko txostenak indarkeria matxistaren atzean dauden zifra krudelak azaleratzen ditu, eta, horrela, iaz, mundu osoan, nahita egindako hilketen ondorioz 85.000 emakume hil zirela gogoratu zuen NBEk. Horietatik 51.100 inguru (%60) bikotekideak edo senideren batek hil zituen. 140 hilketa matxista inguru dira egunean. Sei orduan behin. Horregatik, NBEk azpimarratu zuen atzo «etxea dela emakumeentzako lekurik arriskutsuena». Gerretan eta gatazketan hildako emakumeak barne hartzen ez dituzten 85.000 hilketa horiek guztiak ez dira feminizidioak; emakume bat emakume izateagatik erailtzea definitzen du kontzeptu horrek. Baina egia da arrazoi horrengatik eraildako emakume gehienak bikotekideen eta senideen esku hil zirela 2023an, Angela Me txostenaren arduradunetako batek Efe agentziari azaldu zionez. ARAU SOZIALAK «Indarkeria matxistak emakumeak gizonen menpekotzat jotzen dituzten arau eta estereotipo sozialetan du jatorria, baita emakumeen eta nesken diskriminazioan, desberdintasunean eta gizartean emakumeen eta gizonen artean dauden botere harreman desorekatuetan ere», nabarmendu zuen NBEk. Txostenak erakundeak aspaldidanik egiten duen azterketaren zifrak eguneratu zituen, eta errealitate gordin hau ez dela asko aldatu frogatu zuen: «Herrialde askok feminizidioak prebenitzeko ahaleginak egin dituzten arren, krimen horiek maila izugarri altuetan jarraitzen dute», azpimarratu zuen. Bestalde, erakundeak errealitate soziopolitiko desberdinak dituzten hiru herrialdetako (Estatu frantsesa, Kolonbia eta Hegoafrika) datuak eman zituen, eta bikotekideek eraildako emakumeen %22-37k aurretik indarkeria fisikoa edo psikologikoa salatu zutela ohartarazten du txostenak. MUNDU OSOAN «Feminizidioa herrialde eta eskualde guztiei eragiten dien arazo unibertsala da. 2023an, Afrika izan zen bikotekidearekin edo familiarekin lotutako feminizidioaren biktima gehien izan zituen eskualdea eta, ondoren, Ameriketako eta Ozeaniako eskualdeak», esan zuten NBE Emakumeak erakundeak eta Drogaren eta Delituen Aurkako Nazio Batuen Bulegoak (UNODC). Europan eta Amerikan, etxean eraildako emakume gehienak (%64 eta %58, hurrenez hurren) haien bikotekideek hil zituzten; beste leku batzuetan, berriz, erasotzaile nagusiak familiako kideak ziren. Guztira, 21.700 emakume izan dira feminizidioaren biktima Afrikan, 18.500 Asian, 8.300 Amerikan, 2.300 Europan eta 300 Ozeanian. «Emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeria saihestu daiteke. Lege sendoak behar ditugu, datu bilketa hobeak, gobernuen erantzukizun handiagoa, zero tolerantzia aldarrikatzen duen kultura eta finantzaketa gehiago emakumeen eskubideen aldeko erakundeentzat», nabarmendu zuen Sima Bahous NBE Emakumeak erakundeko zuzendari exekutiboak. Hala, «mundu mailako lidergo bateratua» lortzea eskatu zuen, «premiaz jarduteko eta krisiari amaiera emateko beharrezkoak diren baliabideak bideratzeko». EMAKUMEEN SALEROSKETA Bikotekideek edo senideek eragindako biolentziaz gain, NBEk adierazi zuen beste feminizidio mota batzuk badirela, hala nola prostituitutako emakumeen hilketak, emakumeen salerosketaren biktimak, eta sexu-indarkeria jasan ondoren familiatik kanpoko pertsonek eraildako emakumeak. Estatu frantsesean eta Hegoafrikan, feminizidio guztien %5 eta %9 dira, hurrenez hurren. Piden 20 años para Dominique Pelicot Jean-François Mayet, fiscal del juicio en Avignon a los 51 hombres acusados de haber violado a Gisèle Pelicot a lo largo de 10 años drogada con ansiolíticos por el que era su marido, insistió ayer en su alegato que la mujer no dio su consentimiento en ningún momento y en que fue reducida a «un objeto» por los agresores. «Gisèle Pelicot fue reducida a un objeto. El consentimiento no estuvo presente ni antes ni durante el acto», señaló Mayet, quien pidió veinte años de prisión para Dominique Pelicot, al comienzo de su requisitoria ante el Tribunal de lo Criminal de Avignon. Así, el fiscal denunció la «degradación humillante» que sufrió Gisèle Pelicot a lo largo de casi diez años, el tiempo en el que su marido de entonces, violador confeso de 71 años, la drogó con somníferos para dejarla completamente inconsciente e inerte y así poder abusar sexualmente de ella y ofrecerla a decenas de hombres. El representante del Ministerio Público señaló, además, el carácter «extraordinario» de este proceso iniciado el pasado 2 de septiembre, en el que se juzgan unos hechos de «gravedad inimaginable». GARA EB-REN DATUAKEuropar Batasuneko sei emakumetik bat sexu-indarkeriaren biktima izan da. Gainera, %13,5ek adierazi dute indarkeria fisiko ez-sexualaren edo mehatxuen biktima izan direla. Bestalde, emakumeen %30,8k diote lanean sexu-jazarpena jasan dutela. BESTE FEMINIZIDIOAKNazio Batuen Erakundeak gogorarazi zuen oso zaila dela feminizidioen bolumena hurbilenekoen eremutik (bikotekideak eta familiak) kanpo neurtzea, oso herrialde gutxik bereizten dituztelako datu horiek.