07 DéC. 2024 BEGIRADA Ez da gure Konstituzioa J.M.M. EUROPA PRESS Aurreko urteetan bezala, atzo Konstituzio espainolaren eguna Gabon aurreko beste edozein jai egun bezala pasatu zen. Ez zen mobilizazio aipagarririk izan. Sabin Etxean egindako agerraldian, Aitor Estebanek adierazi zuen Konstituzioak «gabezia» batzuk dituela, ez baitu nazio aitortza errespetatzen eta libreki erabakitzeko euskal herritarron eskubidea oztopatzen baitu. EH Bildu, Sortuk eta EAk, bestalde, sare sozialetan Konstituzioaren kontrako eta euskal errepublikaren aldeko adierazpenak zabaldu zituzten.