14 DéC. 2024 BEGIRADA Justizia klimatikoaren oinarriak definitzen Jane BARLOW EUROPA PRESS Nazioarteko Justizia Auzitegiak (CIJ) atzo amaitu zituen Estatuek klima aldaketan dituzten erantzukizunei buruzko bi asteko entzunaldiak. Ozeano Bareko uharteetako zenbait herrialde txikik eskaria aurkeztu zuten, itsas mailaren igoeraren beldur, nahiz eta 130 herrialde baino gehiagoren babesa lortu, gehienak Hegoalde Globalekoak. Auzitegiaren ebazpena loteslea ez bada ere, Estatuen betebeharrak defini ditzake eta, horiekin batera, justizia klimatikorako lege oinarriak ezarri.