17 DéC. 2024 BEGIRADA Duintasunak aurpegia du, baita lotsak ere Clement MAHOUDEAU / AFP Atzo Dominique Pelicotek, epaiketako azken hitzartzean, berriz onartu zuen 2011 eta 2020 artean bere emaztea hamarnaka gizoni eskaini ziela bortxatu zezaten. Bere ardura onartzearekin batera, beste akusatuak seinalatu zituen. «Hemen dauden guztiak, errugabetasun presuntzioa egon arren, errudunak dira, ni bezala», adierazi zuen. Nekez erreparatuko du 72 urte dituen Gisèle emazteari egindako mina, ziurrenik, ez baitago erreparazio posiblerik. Gisèle Pelicoten ausardiari esker, behintzat, lotsa bortxatzaileak sentitzen ari dira.