18 DéC. 2024 BEGIRADA Faxismoaren itzala, eraispen partzialaren kontra NAIZ «Navarros Todos y La Historia Completa» izeneko taldeak zenbait ekimen iragarri ditu «berradiskidetze eta egia historikoaren gurutzadan, Eroritakoen Nafarroako Monumentuaren defentsan». Espazioa «maitasun, eta ez gorroto» zentroa dela esan zuten, eta Udalari «ikuspegi wokea eta nazionalsozialismora bueltatzea» leporatu zioten. Ekimen honek ez die mesederik egingo monumentua bere horretan mantentzearen alde daudenei. Kontrakoa: guztiz eraistearen alde dauden asko akordioa ontzat ematera eraman ditzake.