29 DéC. 2024 KLIK Zapotxin pailazoen ikuskizun inklusiboa Jon URBE FOKU Errenteriako Niessen auditorioak Bizitu programaren saio berri bat eskaini zuen atzo. Proiektua 2017an sortu zen, behar bereziak dituzten adingabeen familiek aisialdi eta kultur eskaintzaz gozatzeko kultur guneetan zituzten zailtasunak agerian utzi ondoren. Atzokoa Juneren Hegoak elkarteak eta Onintze Aguirrek antolatutakoa izan zen, eta Zapotxin pailazoaren musika eta dantza ikuskizuna izan zen protagonista, zeinak publikoa dantza egitera eta kantatzera eraman baitzuen. «Antzokian eta plazan guztiok dugu tokia», aldarrikatu zuten.