09 JAN. 2025 «La Manadaren» inguruan sortutako diskurtsoek lege aldaketak eragin zituzten 2016ko talde bortxaketaren harira sortutako diskurtso sozialak eta mediatikoak azterturik, Samara Veltek ondorioztatu du diskurtsoek gizarte eta lege aldaketak eragin zituztela. «La Manadako» kideak fiantzapean aske utzi osteko elkarretaratzea, Iruñean, 2018an. (J. MANTEROLA | FOKU) GARA IRUÑEA EHU/UPVko NOR ikerketa taldeko Samara Veltek 2016ko sanferminetako talde bortxaketa gertutik jarraitu zuen. 2019an kasuari buruzko liburu bat argitaratu zuen (“Nik sinesten dizut”), hedabideen jardunari errepaso kritiko bat eginez. Lehengaia bazegoela eta, talde bortxaketaren harira sortu ziren diskurtso sozial, mediatiko eta juridikoak ikertu ditu orain, analisi diskurtsiboa gatazka sozialak eta gizarte mugimenduak aztertzeko metodologia gisa proposatuz. Sexu erasoa gertatu zenetik «Soilik bai da bai» legea onartu osteko diskurtsoak eta haien arteko harremanak erakusten ditu lanak, eta identitate eta ekintza sozialen bitarteko direla azaltzen du. «2019ko liburuaren ondoren, bertsio akademikoago bat osatu dut, erakusteko diskurtsoak aztertuz posible dela gizarte mugimenduetan esanahi sozialak nola eraikitzen diren ulertzea, frogatzeko diskurtsoak askotan identitateen eta ekintza sozialen bitarteko direla», adierazi du Veltek. Ikerketa egiteko hedabideetako 110 eduki aztertu ditu, eta bestelako testuen azterketa ere egin du: legeena zein protestetan jasotako diskurtsoena. EHUrentzat egindako azterlanak epealdi horretan guztian diskurtsoek identitate sozialen artikulazioan izan zuten eraginaren ebidentziak topatu ditu; hau da, nola bideratu zuten jendea talde jakin bateko kide sentitzera edo esanahi batzuk partekatzera: «Esaterako, erasoa gertatu eta berehala material diskurtsibo pila bat sortu zen. Askotariko mezuak sortu ziren eta biolentzia sexualaren inguruko ezagutza soziala azaleratu zen. Negoziazio bat abiatu zen gizartean eta komunikabideetan, bortxaketa bat, sexu indarkeria eta abar zer diren definitzeko. Orduan gertatu zen aldeen arteko lehenbiziko lehia eta artikulatu ziren identitate kolektiboak, gatazka sozialean posizio bat edo beste hartuz». TALDE PERTENENTZIA Diskurtsoen arteko eraginak medio, hainbat ekintza ere aztertu ditu Veltek. Adibidez, lanean jasotzen du epaiketaren garaian mugimendu feministak aldarrikatzen zituen diskurtsoei balioa kentzen ahalegin berezia egin zela eta horren aurrean erreakzionatuz protesta handiak egin zirela: «Aktore sozialak etengabe elkarri erantzuten ari ziren, eta batzuek sinesgarritasuna kentzeko zabaldutako diskurtsoek mugimendu feministari talde identitate oso indartsu bat artikulatzea ahalbidetu zion». «Memoria sozialak» ere zerikusi handia duela diskurtsoen, identitateen eta ekintza sozialen garapenean nabarmendu du ikertzaileak. Garaian kolektibo feministak izan zuen indarra eta mobilizatzeko gaitasuna ez zela 2016ko sanferminetako talde bortxaketaren erreakzio hutsa izan azaldu du: «Protesta haiek sortu ziren biolentziazko historia guztiaren erantzun modura. Ez da kasualitatea Iruñean izatea. Hirian aurrez esperientzia traumatikoak bizi izan zituzten, sozialki oso markatuta geratu zirenak. Horrek ezagutza partekatzeko lanketa bat eragin zuen eta erraztu zuen ahots kolektibo horrek kalea hartzea». Mutismo policial sobre una agresión grupal a una menor en Getxo La Ertzaintza ha abierto diligencias por la agresión grupal que sufrió una menor en la madrugada del domingo en el barrio getxotarra de Areeta. Aunque fuentes de la Policía autonómica manifestaron que «no se va a indicar nada al respecto», GARA pudo confirmar la actuación policial. Los hechos se produjeron en torno a las 2.00, cuando la víctima y otros chavales se dirigían a sus domicilios tras un cotillón de Reyes. La joven se distanció del grupo, al parecer tras una discusión. En ese momento, un hombre la abordó con violencia por la espalda, arrojándola al suelo, donde otros individuos le comenzaron a tocar por todo el cuerpo. GARA SOILIK BAI DA BAI«‘Soilik bai da bai’ legea diskurtsoen arteko harremanen eta memoria sozialaren eraginaren ondorio ere bada. Ahots feministak iritsi ziren lehenago heldu ez ziren tokietara: mundu juridikora. Ordura arte oso hertsia zen eta une horretan ireki egin zen, hainbat akats zeudela onartuz eta lege berriari bide emanez», adierazi du Samara Veltek.